Hilary R. W. Johnson
Hilary R. W. Johnson | |||
---|---|---|---|
1884ko urtarrilaren 7a - 1892ko urtarrilaren 4a ← Alfred Francis Russell - Joseph James Cheeseman → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Monrovia, 1837ko ekainaren 1a | ||
Herrialdea | Liberia | ||
Heriotza | Monrovia, 1901 (63/64 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | True Whig Party (en) |
Hilary Richard Wright Johnson (Monrovia, 1838ko ekainaren 1a - ibidem, 1901) liberiar politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1884tik 1892ra.
Jatorriz esratubatuar-liberiarra, herrialdean jaiotako Liberiako lehen presidentea izan zen. Alexander High Schoolen hezi zen eta Liberia Collegen irakatsi zuen.
Edward James Roye presidenteak estatu idazkari izendatu zuen. 1884an, bi alderdi antagonistak (Alderdi Errepublikanoa eta Benetako Whig Alderdia) babestutako presidente aukeratu zuten, beltzen eta mulatoen arteko lehian su-etena lortzeko. Lau aldiz hautatu zuten lehendakaritzarako.
Erresuma Batuarekin itun bat sinatu zuen Liberia eta Sierra Leona koloniaren arteko muga ezartzeko, eta britainiarren esku utzi zuen lurraldearen zati bat. Halaber, herrialdearen barneko etnien matxinadei aurre egin behar izan zien merkataritza-bideen kontrolagatik.